Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Ernio.

Ernio.:: mendiriz mendi

Oporrak pasata, Ernioko erromerira irteera gaztetxoekin

mendirizmendi.com  | 13-09-2019

Urtero egiten ohi dugun bezala aurten ere Euskal Herriko tradizio zaharrei eutsiko diegu eta Ernioko erromerira irteera antolatu dugu gaztetxoentzat. Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko soroetara jaitsi eta bertako giro apartaz gozatzeko aukera izango da.

Hernanitik irten eta Bidaniako mendatera hurbilduko gara. Autobusak uzten gaituen lekutik mantxo-mantxo gora egingo da. Igoera lasai hartuz, Ernioaren atzeko aldetik, gailurrera igoko gara. Urtero bezala, nahi duenak, gailurrera iritsi baino lehenago aukera izango du burdinezko eraztunak gorputzetik pasa arazteko. Usadioak dioenez ona omen da artritis eta hezurretako. Ez da gure gaztetxoen kasua, baina esan ohi denez, badaezpada.

Gailurra zanpatu ondoren Zelatuneko txaboletara jaitsiko gara eta tarte luze batez inguruan sortzen den giro apartaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren autobusera jaitsi eta herrira bueltatuko gara eguerdi ingurura (irteera egun erdikoa da).

Izena emateko
Irteera irailak 22ean izango da, Atsegindegitik abiatuta,goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara. Izena emateko epea irailaren 20an amaituko da.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña