Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Hiriberri.

Hiriberri.:: travesiapirenaica.com

GR-11 5. etapa: Auritzetik Hiriberrira

mendirizmendi.com  | 11-05-2019

Bosgarren etapa hau ez da oso luzea. Bidearen zati handi bat pistetatik egiten denez etapa samurra da. Gainera oso ongi markatuta dago.

Burgueteko San Juan Bautista elizaren albotik irtengo gara. Oiarburuko bideari jarraituz bideak emeki gora egiten du. Zertxobait aurrerago Orreagatik datorren bidearekin egiten da topo. Markei jarraituz, Ortzanzurieta mendiaren hego magaletik, Usategietako lepora igo behar da. Bideak gora egiten jarraitzen du ibilbideko puntu garaienera iritsi arte. Latxaga gailurretik gertu dagoen puntua da hori. Hortik bideak behera egiten du tarte luze batean Orbara iritsi arte. Herria zeharkatu eta bideak berriro gora egiten du Aezkoako Hiriberrira iritsi arte.

Ibilbidea arinago egiteko zeharkaldia amaitu ondoren autobusean bazkaltzeko asmoa dago.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña