Mendizale astea.:: Mendiriz Mendi Elkartea
Azaroak 5tik 9ra Mendizale astea ospatuko dugu
mendirizmendi.com | 29-10-2018
Urtero bezala, aurten ere Mendizale astea ospatuko dugu. Beti bezala proiekzio interesgarriak antolatu dira eta zuen parte hartzea espero dugu. Proiekzio guztiak, 19:30etan izango dira Biteri Kultur Etxean.
EGITARAUA
AZAROAK 5a, ASTELEHENA
"ETIOPIA"
Aitor Casado
Iparralde kulturala eta Hegoalde basatia. Herrialde berezi horretako leku, jende eta ohitura ugari ikusteko aukera izango dugu.
AZAROAK 6a, ASTEARTEA
"TAMUR EXPEDITION”. Kayakean Nepalen barrena
Suam del Cerro
Tamur ibaiaren jaitsiera kayakean, Kanchenjunga mendiaren ingurunean. Proiekzio honen bidez, ikusleak kameraren beste aldearen berri izango du, logistikaren berri, dokumental hau egia bihurtzeko zer planteamendu egin den jakingo du. erlikia..
AZAROAK 7a, ASTEAZKENA
"APALATXEAK".
Jon Galdos
142 eguneko eta 3.523 km-ko zeharkaldi bat da Appalachian National Scenic Trail, lehen mailako baso-masa ikusgarri batean barrena. erretratatuz
AZAROAK 8a, OSTEGUNA
"PATAGONIA"
Sonia Rodriguez
Izotz kontinentalean barneratuko gara, Fitz Roy eta Cerro Torre inguratuz. Trekkinga, eskia eta alpinismoa. Granitozko dorreak, glaziar mugagabeak, baso makurrak eta paisaia sinesgaitzak. Horiekin guztiekin bat egiten du klima aldakorrak eta muturrekoak. Hala ere, erakargarria da tentaldian erortzea.
AZAROAK 9an, OSTIRALA
Umeen tartea: Gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta noski, dominen banaketa 18:00etan.
“XXXIX Argazki lehiaketa”
Argazki digitalen aurkezpena eta sari banaketa.
23-04-2024
Aizarnatik Santa Engrazira (507 m)
08-04-2024
04-04-2024
Lazkaomenditik
Zaldibiara
Arkakan barrena
26-03-2024
Apirilaren 28an Akarregi sagardotegian bazkaria egingo dugu
27-02-2024
GR-20 4. etapa:
Amezketa -
Ataun
26-02-2024
Aizpeako meategia,
burdinaren
lurraldea
28-01-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links