Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Artikutzko basoa.

Artikutzko basoa.:: Antonie

Artikutzako burdinbide zaharraren ibilbidea

mendirizmendi.com  | 17-10-2018

Artikutzako sarrera eta Oiartzungo Altzibar auzoa lotzen duen ibilbidea da. Artikutzako burdinbide zaharrak erabiltzen zuen ibilbidea da. Meategiekin erlazionaturiko aztarnak, baserri-inguruak, erreka bazterrak eta ibilbideko lepoetatik Aiako Harri aldera dauden ikuspegi panoramikoak azpimarratzekoak dira.

XIX. mendean meatze- eta oihan-industria garrantzitsua garatu zen Artikutza eta inguruko mendietan. Bertako burdin eta egur-ikatz ekoizpenak komunikazio bide egokiak behar zituen ekonomikoki errentagarria izateko. Hori lortzeko burdinbideak erabili ziren. Bide horiekin Artikutza eta Errenteriako portua konektatzea lortzen zen.Garai desberdinetan ezaugarri desberdinak izan zituzten bi burdinbide erabili ziren. Bigarrenak zuen ibilbidearen zati bat egingo dugu.

Burdinbide hori Elamako burdin meategian hasten zen eta, Artikutzako auzoa zeharkatu ondoren, Eskaseraino igotzen zen plano inklinatu batez baliatuz. Plano inklinatuak malda oso handiak dituzten burdinbide edo trenbideak dira. Bertan, funikular batean gertatzen den antzera, kablez edo katez arrastatutako bagonetak gora eta behera zirkulatzen zuten. Artikutza aldeko plano inklinatu horrek zuen bitxikeria hidraulikoa zela zen. Funikularraren kontrapisuak urarekin funtzionatzen zuten.

Bianditzeko lepoa bere azpian zulatu zen tunel baten bidez gainditzen zuen burdinbideak eta Oiartzunera jaisteko bidean beste bi plano inklinatu eraiki ziren. Plano inklinatu horiek Zaldin izeneko tokiraino jaisten ziren eta bertatik, malda gutxiko burdinbide batetik Zorrola errekara. Alde honetako plano inklinatuak lurrun bidezko tren-makinekin funtzionatzen zuten. Ibilbideak 675 metroko kota maximoa zuen Bianditzeko tunelean eta 10 m ingurukoa Errenterian. Tren honek 1917. urtean funtzionatzeari utzi zion ez baitzen ekonomikoki errentagarria.

IRTEERA
Egunak: Urtarrilak 28
Irteera ordua: Goizeko 8:30
Tokia: Atsegindegi

IBILBIDEAK
Luzera: 12 km
Denbora: 3-4 h
Desnibel metatua: Gorantz 100 m inguru eta beherantz 650 m inguru.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide gehiena malda behera da
Beharreko Materiala:Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar da.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña