Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Artikutzako urtegia eta aterpea.

Artikutzako urtegia eta aterpea.:: www.donostia.eus

Hurrengo irteera Artikutza ezagutzeko aukera izango da

mendirizmendi.com  | 23-04-2018

Urtero egin ohi dugun bezala, aurten ere Artikutza ezagutzeko aukera izango da. Familiek eta gaztetxoek ongi pasatzeko aukera paregabea.

Artikutza Nafarroan dagoen inguru babestuta da eta Donostiako udaletxearen jabetzapean dago. Asteburu honetan bere basoak, errekak eta natura altxorrak ezagutuko ditugu familia giro eder batean. Natura gustukoa baduzu, anima zaitez!

DATU INTERESGARRIAK
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoak.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

OHARRA: Irteera ASTE BURUKOA da.

Irteera Maiatzak 4-6an izango da, Elkartetik abiatuta, arratsaldeko 18:00tan.
Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Izena emateko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña