Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Adarra.

Adarra.:: mendirizmendi.com

Ehun urte
motxilan
Adarrara

mendirizmendi.com  | 08-04-2024

Euskal Mendizale Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko Adarra mendia igoko dugu. Irteera amaitu ondoren Txe Zuzari bazkari-omenaldi bat egingo zaio.

Aurten, urtean zehar, Euskal Mendizale Federazioak eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak hainbat jarduera egiteko asmoa dute 100. urteurrena ospatzeko.

Apirilaren 24an, Tolosako Leidor zineman, 40 urte baino gehiagoz etengabe federatutako pertsonei ikur oroigarri bat emateko ekitaldia egingo da. Aipatzekoa da Mendiriz Mendiko 14 kidek jasoko dutela ikur hori, hala nola: Andoni Arabaolaza, Ramón Cruz, Izaskun Etxeberria, Antton Garin, Francisca Iradi, Miren Legarreta, Angel Telleria, Manolo Rodriguez, Gabriel Lozano, Xabier Insausti, Ana Goya, Alberto Gorrotxategi, Manuel Agustín Apaolaza eta Jesus García.

Gainera, apirilaren 28an, "100 urte 100 mendi" ekimena antolatu dute. Bertan, aldi berean, 100 mendi igoko dira. Ekimen horren barruan, Mendiriz Mendik Adarrako igoera egingo du.

Irteera hori aprobetxatuz, elkarteak Txe Zuzari omenaldia egingo dio Akarregi sagardotegian, 26 urtez Mendiriz Mendiko lehendakari gisa egindako lan nekaezinagatik. Nabarmendu nahi izan gabe, umiltasunetik, baina beti kemenez eta ahaleginez, bere bizitzaren zati handi bat elkarte honi eta Hernanin mendizaletasuna sustatzeari eskaini dio. Bere zuzendaritzapean elkarteak lan handia egin du urte hauetan gaztetxoen artean eta ez hain gazteak garenon artean mendizaletasuna bultzatzen. Zer gutxi bazkari bat baino eskaintzea elkartearekin eta mendizaletasunarekin izan duen inplikazioa eskertzeko.

Omenaldian parte hartu nahi duen orok apirilaren 22a baino lehen eman behar du izena. Bai batean zein bestean edota bi jardueretan, irteeran eta bazkarian, parte hartzeko aukera dago.

Ibilbidearen deskribapena
Xoxokatik irten eta Besabira hurbilduko gara errepideari jarraituz. Adarrako igoera arruntari ekingo diogu eta zuzen igo beharrean gailurra eskuinetik inguratu eta Etenetako menhirretik igoko gara gailurrera.

Jaitsiera Aballarri aldetik egingo dugu. Aballarri azpitik igaro eta Aballarri eta Onddi artean dagoen lepora jaitsiko gara. Bertan eskuin aldera, Onddi aldera, egin eta Onddira igotzen hasi baino lehenago dagoen lepotxotik behera egingo dugu. Pardiolara doan pistarekin topo egitean, ezkerrera egin behar da eta pistari jarraituz Motxaenea baserrira hurbilduko gara. Bertatik, asfaltatutako pistari jarraituz, berehala gara abia puntuan, Xoxokan.

Datu interesgarriak
Eguna: Otsailak 28
Irteera ordua: Goizeko 8:00tan
Luzera: 11 km
Denbora: 4,5 ordu inguru.
Desnibela: 750 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña